XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

COQUELICOT Papaver Raeas Frantziako lorea

Huna orotan ezagutua den lore gorri ederrari Eskualdunek eman dioten izenetarik bat.

Urthean bi aldiz loratzen da landare hau.

Landapinta ere erraten zaio.

Zainen pausatzeko ez omen da erremedio hoberik.

Hainbertzetaraino nun mota bat baita erdaraz pavot somnifère eta eskuaraz lo-belharra deitzen dena.

Lo-belharrak badu esne bat lanthu ondoan opium delako bat ematen duena.

Hau bere gisa utziko du bere osagarria laster galdu nahi ez duenak, Eskualdun edo bertze.

CHÉLIDOINE MAJEURE Chelidonium majus. Ainhara-belharra

Landare hunek baditu bertze bi izen: kalitcha-belharra eta Chuberon zelidona.

Bainan ez othe du erdal usain handisko bat zelidonak?.

Ba, segurki.

Kalitchak, errez, sendatzen omen ditu landare hunek, bainan mirikuen arabera ez da nola-nahizka eskuetan ibili behar, irrisku handikoa baita.

Eskualdunak, idek beraz begiak....

FUMETERRE OFFICINAL. Fumaria officinalis Gurintcho-belharra

Aise ageri da landare huni nundik heldu zaion bere eskuarazko izena.

Ez dakigu haatik lehen bezenbat begitarte egiten zaion egungo egunean.

Harean sortzen da gurintcho-belharra: ez du beraz Arnegitar edo Zalgiztar batek aise eskuratuko... eta segur nahiagoko du, gurintchoak balinbaditu, miriku baten ganat jo....

MOUTARDE DES CHAMPS Sinapis arvensis Zerba

Lur ibilietan baizik ez da heldu landare hau eta laborariek ez dute maite, aise nausitzen dena baita.